Aldi baterako lau lanpostu eskaintzen ditu Beasaingo Udalak
Gipuzkoako udalen enplegua bultzatzeko planak aurrera eraman ditzaten Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programa dela eta, Beasaingo Udalak ondorengo aldi baterako lau lanpostu betetzeko deialdia egin du, bost hilabetetako kontratazio iraupena izango dutenak: Lehen mailako igeltsero bat (lan talde antolakuntzan eskarmentua izan behar du), bigarren mailako igeltsero bat eta
bi peoi igeltserotzan adituak.
Eskatzen diren betebeharren artean ondorengoak daude: Langabezian egotea eta Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda izatea, Beasaingo herrian erroldatuta egotea 2013.01.01a baino lehen, igeltserotzan ezagupenak egiaztatzea, euskarazko hizkuntza gaitasuna izatea, B motatako gidabaimena eta abar. Gainera, Egitekoak betetzeko Gaikuntzaren oinarrizko ikastaroa, eginda izan behar dute.
Interesatuta daudenek Euskal Enplegu Zerbitzuan (Lanbide) lanpostu hauei dagokien eskaintzan izena eman beharko dute, Beasaingo Udalean lanpostu hauetarako eskuragarri dagoen eredua aurkeztu beharko dute. Eredu ofizial hau, Udaleko web orrian (www.beasain.net) edota Herritarren Harrera Bulegoan jaso ahal izango da. Izena emateko epea urriaren 25a artekoa izango da, eta 25ean 13:30ean amaituko da.