Autobus zerbitzuen bilera Lazkaon egingo dute gaur
Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko egingo dute parte-hartze prozesuan, herritarrekin bilerak egiten gaur jarraituko dute. Goierriri dagokionez, ostiralean eta larunbatean Zumarragan izan ziren aurreneko bilerak, herritarrentzat. Aste honetan lau herritan burutuko dituzte bilerak. Gaur Lazkaon da, 17:00etan, udaletxean. Bihar Zegaman (17:00, kultur etxean), Zerainen (18:00, kultur etxean) eta Mutiloan (18:30, udaletxeko ganbaran) dira.