Beira ondo bereizteko kanpaina egiten hasi dira Goierrin
Ane Arrieta
Goierri
Ecovidrio enpresak Sasieta Mankomunitatearekin batera, beira ondo bereizteko kanpaina bat jarri du martxan. Gaur egin dute Goierriko lehen agerraldia Beasainen. Joaten diren herrietan beira botatzeko iglu formako ontziaren antzerako puzgarri baten barruan eta aldamenean jartzen duten karpatxekoan hiru jolas egiteko aukera ematen dute, beira ondo bereizten ikasteko.
Pista bat ere ematen diete: tapa daukaten kristalezko ontzi gehienak dira beira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, kanpaina honen helburua,” edukiontzi berdera beira bakarrik botatzea da, eta ez kortxoak, edalontziak edota beira ez den beste ezer”.
Bihar goizean Ordizian izango dira, etzi Urretxun eta larubatean Zumarragan, azoka egunak aprobetxatuz. Astean zehar 09:30etik 12:30era egogno dira kalean eta larunbatean Zumarragan 10:30etik 13:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.