Lasterka irudikatuko dute euskaraz bizitzeko aldarria larunbatean
'Euskaraz bizi nahi dut!' herri lasterketak egingo dituzte larunbatean Urretxun eta Zumarragan. Ekimena Kontseiluak sustatutakoa bada ere, Urretxu eta Zumarragako euskalgintza foroak antolatuko du larunbatekoa. Juanlu Araburu Kontseiluako eta Urretxuko eta Zumarragako euskalgintza foroko kideak esan duenez «Kontseiluak tresna hori jarri du herritarren eskura hizkuntzaren erabilera normalizatzeko helburuarekin, baina tokian tokian forma ezberdina hartuko du».