Lazkaotik lehen mendi irteera Finalista Egunera egingo dute, igandean
Amalurrek eta ikastolak asteburu honetan ekingo diote ofizialki asteburuetako mendi irteeren egutegiari, irailean Esparruko festara joan baziren ere. Igandean, mendizaleen arteko Finalisten Egunean parte hartuko dute, Donostian. 08:15ean irtengo dira, eta 13:30ean itzuli, autoetan edo autobusean (jendearen arabera). Ttanttoni deitu behar zaio (657 72 21 31), ostegunerako.