Monte Perdidora irteera asteburuan egingo dute
Gailurrerantz mendi elkarteak asteburu honetan egingo du Monte Perdidorako (Pirinioak) irteera, irailaren 7ko saiakera atzeratu egin baitzuten, eguraldi txarragatik. Larunbatean 08:00etan irtengo dira, autobusean. Ordesatik Gorizko aterpetxera joango dira. Igandean, tontorra egiten saiatuko dira. Bazkaria norberak berea eraman behar du; afaria aterpetxean izango da. Langileek 56 euro ordaindu behar dute, langabeek 48 euro.