Mikologia asteburua antolatu du 23. urtez Urretxun Lekaio kultur elkarteak. Ekimen honen helburu nagusia inguruan dauden perretxiko espezieak ezagutzera eman eta onak eta txarrak direnen arteko ezberdintasunak zeintzuk diren erakustea dira. Asteburuko ekimenak ohiko egitura jarraituko du, nahiz eta aurten, badagoen berrikuntzarik.
Hilabeteetako «eztabaidaren ondoren» hondakinen bilketarako sistema mistoa gaur 20:00etan martxan jarriko da Legazpin. Hala eman du jakitera Kepa Urtzelai alkateak, Sagrario Etxabe zinegotziarekin eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuarekin gaur eguerdian egindako agerraldian.
Xabier Barriola (Legazpi, 1952) Bildu koalizioko bozeramailea da Zumarragako udalbatzan, eta berak EH Bilduren izenean batzarrean hizpide izango dituzten gaien berri eman du. Batzarra 11:00etatik 13:00etara izango da Zelai Arizti kultur etxean. Barriolaren arabera, "Orain artekoaren balorazio egin nahi dugu zumarragarrekin batera eta aurrera begirako estrategien zein ekimenen inguruko gogoeta egiteko asmoa daukagu".