Aurreikuspen guztiak hautsi ditu Ordiziarrock jaialdiak
Jaialdiaren biharamunean balorazio “guztiz positiboa” egin dute Ordiziarrocken antolatzaileek.”Espero baino jende gehiago” bildu da hiru egunetan zehar antolatu dituzten ekitaldietan. “Kostako zaigu maila honetako beste jaialdi bat antoaltzea”, diote antolatzaileek.
Asmoa gustu guztietako jendearentzat musika emanaldiak antolatzea zen, eta bete dute helburua. Punkaz edo rockaz gain, pop, swing edo blues musikarik ez da falta izan egitarauan. Emanaldiak ere herriko hainbat txokotan egin dituzte; D’elikatuzen, Plaza Nagusian nahiz frontoian. Antolatzaileen asmoa “musika jende guztiarengana eramatea da” eta lortu dute aurtengoan ere. Jaialdira zenbat lagun inguratu den jakitea zaila den arren, arrakasta erakutsi zuen larunbatean frontoia lepo betetzeak. Ostegunen D’elikatuzen egin zen kontzertu akustikoak eta ostiralean herriko taldeek egin zuten emanaldiak ere “harrera bikaina” izan zuen ikusleen artean.
Antolatzaileek atseden hartzeko egun batzuk behar dituztela dioten arren, dagoeneko jarri dira datorren urteko jaialdiari begira. Zalantzarik gabe Ordiziarrock jaialdiak izango du hamaikagarren edizioa. Nabarmen hobetuko da, gainera, Ordiziako musika taldeen egoera Majorin egokitu berri dituzten entsegu lokalak izanda. “Taldeek musikarako gogoaz gain, herramintak behar ditu aurrera egingo badu”, diote Trobadore Alaiak taldekoek.