Zumarragako ospitalean hasi dituzte kanpo kontsulten eraikin berria egiteko lanak. Eraikin berriak 30 kanpo kontsulta hartuko ditu, eta lanak 2014ko abendurako bukatu nahi dituzte; martxan, berriz, 2015eko udaberrian jarri nahiko lukete. Lanen aurrekontu osoa bi milioi eta erdi euro ingurukoa da, eraikuntza lanak eta hornidura barne.
XXIII. edizioa izango da aurtengoa eta beste urteetan ez bezala, hiru asteburutara mugatu dute aurten egitaraua.
Gonzalo Iza (Zumarraga, 1984) informatikaria da Zumarragako Ospitalean. Blogaria eta argazkilaria ere bada, eta sortzen dituen blogen bidez gero eta gehiago dira bere iritzia sarean zabaltzeko eskaera egiten dioten enpresak. Iritzi liderra bihurtu da Iza, dioenez, «neurri batean urtetan egindako lan saiatuaren emaitza da». Izak bi blog ditu egun, argazki blog bat eta turismoarekin lotutako beste bat. Amets bat ere badu, munduari bira egiteko ametsa, hain justu. Amets hori non islatu badu jada, honezkero bloga egin duelako.
Kontseiluak martxan jarritako 'Euskaraz bizi nahi dut' kanpainari jarraituz, Urretxuko eta Zumarragako euskalgintza foroak ekitaldi berezia antolatu zuen larunbaterako. Lema hori oinarri hartuta, herri lasterketak egitea erabaki zuten, adin eta maila ezberdinetan banatuta. Erantzuna sekulakoa izan da, eta ehunka haur eta gaztetxok parte hartu zuten larunbateko ekimenean.