'Euskaraz bizi nahi dut' lema kalera atera dute Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek
Kontseiluak martxan jarritako 'Euskaraz bizi nahi dut' kanpainari jarraituz, Urretxuko eta Zumarragako euskalgintza foroak ekitaldi berezia antolatu zuen larunbaterako. Lema hori oinarri hartuta, herri lasterketak egitea erabaki zuten, adin eta maila ezberdinetan banatuta. Erantzuna sekulakoa izan da, eta ehunka haur eta gaztetxok parte hartu zuten larunbateko ekimenean.
Kontseiluak martxan jarritako ‘Euskaraz bizi nahi dut’ kanpainari jarraituz, Urretxuko eta Zumarragako euskalgintza foroak ekitaldi berezia antolatu zuen larunbaterako. Lema hori oinarri hartuta, herri lasterketak egitea erabaki zuten, adin eta maila ezberdinetan banatuta. Erantzuna sekulakoa izan da, eta ehunka haur eta gaztetxok parte hartu zuten larunbateko ekimenean.
Euskaraz bizi nahi dut! Euskal Herri mailan martxan dagoen dinamika bat da. Euskararen normalizazioaren inguruan plangintzak, neurri zehatzak… egon badaude, baina «euskalgintzan ari diren eragile ezberdinak motorra direla kontutan hartuta, erabileraren inguruan kale aktibazio hori sustatzea da helburua». Iaz, beste leku batzuetan herri lasterketak gauzatu baziren ere, Urretxun eta Zumarragan aurten da lehenengo aldia. «Iaz helburu berdina zuen lipdub-a egin genuen espazio berean adin ezberdineko norbanakoak bilduz».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.