Holandarrak etorri dira Txindoki Alkartasunako ikasleekin elkartrukatzera
Urtero bezala, Beasaingo Txindoki Alkartasuna Institutuak elkartrukea egin du Holandako Groningen herriko Zernike ikastetxearekin. Urriaren 13an iritsi ziren holandarrak Beasaina: 46 ikasle eta bost irakasle. Euskal Herriko ohituren eta berezitasunen inguruan ikasi dute holandarrek hemen egon diren egonaldian: Idiazabalgo Gaztaren Museoan, Segura ezagutzen, Bilboko Guggenheim museoan, Erriberako merkatuan, Urbian, Donostiako Urgull mendian eta Haizearen Orrazian eta Beasaingo pintxopotean izan dira, besteak beste. Era berean, Txindoki Alkartasunako ikasleak maiatzean joango dira Holandara, elkartrukean.