Jazpanart jaialdiarekin, Igartza arte garaikidez jantzi da
Asteburuan eman diote hasiera Jazpanart jaialdiari. Igartza jauregiaren bueltan “jende asko” ibili da Garbiñe Irizar Jazpanarteko antolatzailearen esanetan eta “balorazio oso positiboa” egin dute asteburuaz. Irizarren esanetan “larunbateko inaugurazioan jende asko egon zen, eta haurren kartel tailerrean, gero kontzertua eman zuen Junerentzako espreski egin zuten”. Gaueko maping interaktiboa Igartza jauregian egin ordez, errotan egin zuten “gau giro ederrarekin”, Irizarren hitzetan. “Igandekoa ere zoragarria izan zen. Zortzi postu egon ziren eta saltzaileak oso pozik gelditu ziren”, dio. Postuetako batean cupcake magdalenatxoak saldu zituzten, eta bildutako dirua Etxauriko (Nafarroa) txakurtegi batetarako erabiliko dute.
Arte garaikidea ikus daiteke Igartza jauregiko erakusketan eta “ikustera ohitu gabe gauden arte garaikideko obrak ikustea kostatzen zaigula” azaldu du Irizarrek, baina, argi du “hori dela gure lana”, arte garaikidea hemen ere ezagutzea, alegia. “ez da lehen begiratuan ulertzen den bodegoi baten marrazkiak ikustea bezalakoa; bigarren buelta bat emanda ulertzen dira”. Erakusketa gaur-biharretan zabalik egongo da 18:00etatik 20:00etara.
Hemen Jazpanartek utzi dituen irudi batzuk: