Irizar kooperatibak 50. urteurrena ospatu du
Ostiralean Irizar kooperatibaren sorreraren 50. urteurrena ospatu zuten Ormaiztegin. Sortzaileei omenaldia egin zieten, Zeles Otamendik eta Xabier Irizarrek Ormaiztegi 1860-1970 liburua aurkeztu zuten, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ikuskizuna eskaini zuten eta Gipuzkoa Basketen eta Realaren baloiak eta sarrerak zozkatu zituzten, besteak beste. 1.700 lagunek parte hartu zuten.