Amaia Urkolaren mondejuak irabazi du Zaldibiako txapelketa
Amaia Urkola Beloki zaldibiarrak egindako mondejua izendatu zuten, atzo, Zaldibiako onentzat. Ardiki Egunaren ospakizunean, 24 mondeju epaitu zituzten bederatzi epailek. Gehienak —18—, zaldibiarrak aurkeztu ziren. Orendain, Altzagarate, Eskoriatza, Bergara, Altzo eta Ordiziako partaide bana ere izan ziren. Urkolak 2008an hirugarren egin zuen.
Mondeju lehiaketako podiuma Maite Irazustabarrenak eta Joxe Mari Iraolak osatu dute.
Zaldibian Aralarko gaztaren 16. lehiaketa ere jokatu zen, atzo. Hamalau gazta aurkeztu zituzten artzainek. Errezilgo Aitzarte elkarteak irabazi du. Bigarren Itsasondoko Oteizabal elkartea geratu da, eta hirugarren Ataungo Isidro Sukia.