Jazpanako antolatzaileak "oso gustura" daude aurtengo edizioak eman duenarekin
Jazpana jaialdi rural postmodernoak jendetza inguratu du ostiral eta larunbatean Beasaina. Kontzertuetan izan den jendetzaz gain, ostiral arratsaldeko skate eta saskibaloi lehiaketetan ere inoiz baino lagun gehiagok parte hartu dute: saskbibaloiean sei taldek eta skatean 30 lagun inguru aritu ziren.
Kontzertuei dagokionean, Jazpana Herrira ekimenarekin “asmatu” egin dutela azaldu du Mikel Alvarez Jazpanaren antolatzaileak: “bi tabernak beteta zeuden”. Gaueko kontzertuek eman zutenarekin ere “oso gustura” azaldu da eta taldeetako kideak “oso jatorrak” zirela ere azpimarratu du.
Hona hemen Jazpank utzi dituen zenbait irudi. Irudiak Jazpanarteko kide den Garbiñe Irizarrek ateratakoak dira.