Jose Antonio Pagola teologoak hitzaldia egingo du bihar Zelai Ariztin
Jose Antonio Pagolak (Añorga-Gipuzkoa, 1937) Eliza Kristauak egun duen erronkarik handiena bere ustez zein den azalduko du bihar, 20:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Urretxuko Irimo pastoral barrutiak antolatu du hitzaldia. Barruti honek Urretxuko bi parrokiak eta Zumarragako Agiñagako zein Aizpurutxoko baselizak hartzen ditu. Pagolaren mezuan sakontzeko grinak bultzatuta antolatu dute gaurko hitzaldia. Pagolak Jesusen figura eta mezua izango ditu hizpide, egungo krisiarekin lotuko du mezu hori eta Francisco Aita Santuari buruzko hitz batzuk esango ditu.