Olaberriko Aizpea gaztandegiak irabazi du Gernikako Azokako gazta lehiaketa, eta 6.700 euroan saldu dute
Urriko Azken Asteleheneko azoka zuten gaur Gernikan (Bizkaia), eta urteroko moduan, gazta lehiaketa egin dute. Sari nagusia, Olaberriako Aizpea gaztandegiak jaso du, eta enkantean, 6.700 euroan erosi du haren gazta erdia Bilboko Mendata Berria jatetxeak. Bigarren saria Agiñigako Larrabek jaso du eta hirugarrena, Muniaingo Zabaletak.
Enkantea gori-gori egon da. 400 eurotan atera dute gazta irabazlea, eta Mendata Berriak igo du eskaintza, 500 eurora. Morgako Bitxia Txakolinak, Morgako Katxi jatetxeak, Xaibor-ek eta Ondarroako Sutargi jatetxeak egin dituzte ondorengo eskaintzak, baina kopururik altuenak Xaibor-ek eta Mendata Berria jatetxeak ezarri dituzte. Azkenean, baina, Bilboko jatetxearen jabeak erosi du gazta erdia.