Larunbat honetan hasiko da Barroko Aire jaialdiaren XXVIII. edizioa
Asteburu honetan hasiko da Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Barroko Aire jaialdiaren XVIII. edizioa. Azaroaren zehar, larunbatero Ordizian izango dira emanaldiak eliz parrokian. Ataunen ere egingo da kontzertu bat, azaroaren 17an.
Daniel eta Pablo Zapico anaien kontzertu berezia izango da larunbatean, Barroko Aireren egitarauari hasiera emanez. Mediterranea. Espainiako eta Italiako dantza barrokoak izenburupean, dantza barrokoen soinua erabat “modernoa” izan daitekeela erakutsiko dute anai asturiarrek. Bigarren larunbatean, Tolosako Arimaz Kamera Orkestraren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
Arimaz kamera orkestra musika elkartea duela hamar urte sortu zen Tolosako Musika Eskolaren babesean, harizko instrumentuen ikasleen prestakuntza osatzeko helburuarekin. Hilaren 16an arituko dira Ordizian, musika eskolako ikasle eta ikasle ohiez osatutako taldea.
Asteburu betea izango da honakoa, azaroak 17 igandean, Ana Belen Garcia eta Marife Nogales arituko baitira Ataungo San Martin elizan. Marife Nogales Andoainen jaioa da. Musikenen egin zituen kantuko goi mailako ikasketak, Maite Arruabarrena irakaslearekin. Jaialdi entzutetsuetan hartu du parte, hauetan, besteak beste: Donostiako Musika Hamabostaldian, Granadako Nazioarteko Jaialdian, Peraladako Musika Jaialdian eta El Esorialeko Jaialdian. Ana Belen Garcia ere andoaindarra da eta hantxe hasi zituen bere musika ikasketak. Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan jarraitu zuen bere piano-prestakuntza eta bertan bukatu zituen pianoko eta klabizenbaloko goi mailako ikasketak nahiz organoko erdi mailako ikasketak Esteban Elizondorekin.
Musica Boscareccia taldeko kideak nazioarteko talde barroko nagusiekin aritzen dira eta musika jaialdi eta kontzertu areto garrantzituenetan jo ohi dute. Azaroaren 23an egongo dira Ordizian. Tresna ugari erabiltzen dituzte, batez ere XVII eta XVIII. mendeetako ganbera ahots errepertorioa interpretatzen dute, ahots bakarreko eta baxu jararituko abestetatik hasi eta musika tresnes lagundutako kantetaraino.
Azkenik, Nova Lux Ensemble Iruñeako Kamera Abesbatzak emango dio amaiera Barroko Aire jaialdiari hilaren 30ean. 2006. urtean sortu zen Nafarroako Ondare Historiko Musikaleko obrak aztertu, sustatu eta zabaltzeko asmoarekin, eta Errenazimenduko eta Barrokoko errepertorioa lantzen du batik bat.
EGITARAUA
Ataungo San Martin elizan, 18:00etan
- Azaroak 17. Ana Belen Garcia (organoa) eta Marife Nogales (mezzosopranoa)
- Azaroak 9. Daniel Zapico (tiorba) eta Pablo Zapico (archilaud)
- Azaroak 16. Arimaz Kamera Orkresta.
- Azaroak 23. Musica Boscareccia
- Azaroak 30. Iruñeako Kamera Abesbatza