Ostadar mendi taldeak Mendizalearen Hiztegia aurkeztuko du Ostadar Mendi Astean
Mendizalearen Hiztegia Ostadar Mendi Astearen baitan aurkeztuko dute, azaroaren 19an, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Jonmikel Intsausti Zumarragako eta Urretxuko Ostadar mendi taldeko kidea da hiztegiaren koordinatzailea. Intsaustik mendizaletasuna eta informatikari ofizioa uztartu ditu Mendizalearen Hiztegian; sei mila terminoren adierak bildu ditu Ostadarreko kideen, Zintzo Mintzoko lagunen eta mendiarekin lotutako hainbat esparruko adituen laguntzarekin.