![Segurako_ibilbidea](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/11/Segurako_ibilbidea.jpg)
2014ko Segurako egutegirako hamabi argazkiak aukeratu dituzte jada. Edurne Lujanbioren eta Lurdes Imazen bina eta Maria Pilar Gereñu, Mari Jose Legorburu, Xabier Olano, Iñaki Sanchez, Julen Legorburu, Joseba Telleria, Ximon Goia eta Eider Murgiondoren bana hautatu dituzte. Sariak abenduaren 13an banatuko dituzte eta egutegiak abenduaren 16tik aurrera egongo dira eskuragarri. Lehiaketa hau udalak antolatu du, Maduragain elkartearen laguntzarekin. 24 bizilagunek parte hartu dute eta 71 argazki aurkeztu dituzte. Datorren urteko lehiaketara herriko leku ezkutuetan ateratako argazkiak aurkeztu behar dira.