XXIV. Fruitu eta barazki lehiaketa egin dute Beasaingo azokan
Udazken Kulturalaren barruan, gaur goizean XXIV. fruitu eta barazki lehiaketa egin dute Beasaingo astearteroko azokan. Lehen saria Gabiriako Agerre-berri baserriko Maria Etxezarretak lortu du, bigarrena Lazkaoko Biona baserriko Agapito Garmendiak lortu du eta hirugarren saria Beasaingo Atari-eder baserriko Maria Rosario Txintxurretak lortu du. Lehiaketaren antolatzaileek azaldu dute “baserritarren partaidetza zabala” izan dela eta “fruitu eta barazkiak aurkezten dituzten postuen kalitatea, produktuen ugaritasuna eta produktuak aurkezteko arreta” goraipatu dituzte.
Hona hemen astearteroko fruitu eta barazkien azokak gaur utzi dituen irudi batzuk.