Lapkeko pilotariak garaile Gartzarungo txapelketan
Lazkaoko Lapke pilota elkarteko bikote batek Gartzarungo (Nafarroa) txapelketa irabazi du. Zubizarretak eta Alberdik larunbatean jokatu zuten finala. Kadete mailakoak dira. Zubizarretak orain aste batzuk Logroñoko (Espainia) Titin Txapelketa irabazi zuen.

Zubizarreta eta Alberdi, Gartzarunen./Lapke