Ostiralean ‘Gatza 31 urte’ dokumentala emango dute Idiazabalen
Idiazabalgo Udaleko Kultura sailak Zine gauak programa antolatu du. Ostiraletan euskaraz egindako pelikulak ematen ari dira. Bihar Gatza 31 urte emango dute. Lander Iruin eta Maitane Serrano dokumentalaren egileak etorriko dira Idiazabalera, Jose Mari Sagardui Gatza presoari buruzko dokumentala aurkeztera. Emanaldia guraso elkarteko aretoan egingo da, 22:00etan. Sarrerak 2 euro balio du.