ELA sindikatuaren elkarretaratze deialdiari erantzun zabala eman diote Zumarragako Ospitaleko laborategietako langileek. «Osakidetzak eskualdeetako Erakunde Sanitario Integratuetako hainbat unitate zentralizatzeko asmoa du», esan du Eduardo Lazaro Zumarragako Ospitaleko ELAren ordezkariak. Zentralizazio horren eraginez, hainbat unitate hiriburuetako ospitaletara eramango dituzte, tartean, laborategiak.
Gure Esku Dago ekimenaren barruan Gizakatea egitasmoa azalduko dute larunbat honetan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Goizeko 11:30ean egingo dute aurkezpena eta bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez honako web orrialdean: http://doodle.com/gh9tykiwrtwy9cpz . Gizakatearen inguruko informazio gehiago gaurko papereko Hitzan. Sakatu hemen ikusteko.
Idiazabalgo Udaleko Kultura sailak Zine gauak programa antolatu du. Ostiraletan euskaraz egindako pelikulak ematen ari dira. Bihar Gatza 31 urte emango dute. Lander Iruin eta Maitane Serrano dokumentalaren egileak etorriko dira Idiazabalera, Jose Mari Sagardui Gatza presoari buruzko dokumentala aurkeztera. Emanaldia guraso elkarteko aretoan egingo da, 22:00etan. Sarrerak 2 euro balio du.
Martxel Aizpurua eta Ricardo Arriola adituek apiterapiari buruzko hitzaldi bana eskainiko dute erleen museoan.