Itsasondon Baratzeen II. Lehiaketa burutu dute. Urriaren 18an ibili ziren nekazaritza ekologikoan adituak herri inguruko baratzeak ikuskatzen, banan-banan aurrez iragarri gabe. Denera 40 baratze baloratu dituzte. «Txalotzekoa da baratze kopuru handia», esan du udalak. Barazkiak hazteko «eredu ekologikoa» hartu dute aintzat baratzeak baloratzerakoan, Udalak bultzatu nahi duena. Rosario Artzak jaso du lehen saria, Bidegain etxeko baratzeagatik (bi bazkari eta Goierriko Nekazaritza Kooperatiban gastatzeko 100 euro). Bigarren saria Maria Urretabizkaiak (Iturburu) jaso du (bi bazkari).

Baratze lehiaketaren bigarren ekitaldian saritutako Artzak eta Urretabizkaia, Asier Garro alkatearekin./Hitza