Auzobusa zerbitzua hobetzeko asmoz, eta aurretik udalak auzoetan egin dituen bileretan adostu bezala, txartel sozialak egiteko eta bonoak erosteko aukera izango da bihar Aparizio eta Mundo Mejor auzoetan. Udaletxeko lan talde bat gerturatuko da aipatutako auzoetara, 11:00etan eta 12:30ean hala nahi duten bizilagunei txartelak errazteko asmoz.
Zumarraga eta Urretxuko Ostadar elkartea 31. Mendi Astea egiten ari da egunotan. Aurten antolatu dituzten ekitaldien artean, aurkezpen berezi bat ere egin dute, ordea. Izan ere, Jon Mikel Intsausti elkarteko kideak osatu duen Mendi-Hiztegia aurkeztu dute. Intsaustik berak eman ditu hiztegiaren inguruko azalpenak, Zelai Arizti kultur etxean.