Auzobusa doan erabili ahal izateko txartelak egingo dituzte auzoetan
Auzobusa zerbitzua hobetzeko asmoz, eta aurretik udalak auzoetan egin dituen bileretan adostu bezala, txartel sozialak egiteko eta bonoak erosteko aukera izango da bihar Aparizio eta Mundo Mejor auzoetan. Udaletxeko lan talde bat gerturatuko da aipatutako auzoetara, 11:00etan eta 12:30ean hala nahi duten bizilagunei txartelak errazteko asmoz.