Elkartasun merkaturako salgaiak eskatu dituzte
Lazkaoko San Benito ikastolak elkartasunezko merkatu txikia jarriko du, aurten ere, Rwanda Elkartearekin elkarlanean. Abenduaren 13tik 15erako asteburuan izango da, plazan. Azokan saltzeko, haurren familiei materialak emateko eskatu die ikastolak, bigarren eskuko jostailuak eta ipuinak (ahal dela euskarazkoak). Abendauren 2ra arte bilduko dituzte.