Gaztaina saltzailea itzuli da Lazkaora
Garikoitz Aierbe legorretar gaztaina saltzaileak postua jarriko du, aurten ere, Lazkaon. Asteburu oro plaza ertzean egongo da, pilotaleku aldera, gaztainak danbolinean erretzen eta saltzen. Ostiral, larunbat eta igande arratsetan ariko da. Iaz hasi zen Lazkaon gaztainak saltzen. «Gustura» geratu, eta aurten berriz izango da.
Gaztainak erretzetik eta saltzetik lortzen du orain bizibidea, neguan behintzat, langabezian geratu zenez geroztik. Azaroaren 8an hasi zuen gaztaina erreen denboraldia, eta urtarrilera arte luzatzen saiatuko da, fruitua irmoen dagoen garaia ahalik eta gehien zukutzeko.

Garikoitz Aierbe gaztaina saltzailea, Lazkaon./Aimar Maiz