Goenkaleko hiru aktorek emakumeen boteretzeari buruzko hitzaldia egingo dute bihar Seguran
Segurako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan. Hitzaldiak, film emanaldia, elkarretaratzea eta gazteentzako jardunaldia antolatu dituzte. Bihar, 18:30ean kultur etxean, Goenkale telesaileko hiru aktorek Emakumeen boteretzea hitzaldia egingo dute. Itziar Ituño (Nekane), Miren Gaztañaga (Ines) eta Tessa Andonegi (Alizia) etorriko dira.