‘Herriko tabernen auzia’ salatzeko afaria, Lazkaon
Antsoategi elkarteak elkartasun afaria antolatu du, ostiralerako. Herriko tabernen auzia dela eta, epaiketa «politikoa» dela salatzeko eta hark dakartzan gastu ekonomikoei aurre egiten laguntzeko da. Domarda elkartean da afaria, ostiralean 21:00etan. Izena emateko epea bihar artekoa da, Antsoategi tabernan.