Ostadar elkarteak mendiko hiztegia aurkeztu du
Zumarraga eta Urretxuko Ostadar elkartea 31. Mendi Astea egiten ari da egunotan. Aurten antolatu dituzten ekitaldien artean, aurkezpen berezi bat ere egin dute, ordea. Izan ere, Jon Mikel Intsausti elkarteko kideak osatu duen Mendi-Hiztegia aurkeztu dute. Intsaustik berak eman ditu hiztegiaren inguruko azalpenak, Zelai Arizti kultur etxean.