‘Ziklo-indoor’ ikastaro ireki bat egingo dute Lazkaon
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak barruko txirrindularitza edo ziklo-indoor motaren saio bat antolatu du, kirola probatzeko. Larunbatean, 10:00etatik 12:00etara izango da ikastaroa, doan. Nahi duten pertsona guztiak joan litezke. Eskaeraren arabera, beste larunbat batzuk ere jar daitezke.