Gazteentzako sukaldaritza lehiaketa jokatuko da
Urretxuko eta Zumarragako udalek gazteentzako XVIII. sukaldaritza lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa bihar arratsaldean jokatuko da, azken urteetan egin den moduan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekimena bi udaletako gizarte zerbitzuek antolatzen dute eta DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei dago zuzenduta.