Larrialdi plana aktibatu dute, euriagatik
Euria eta zaparradak iragarri ditu Euskalmetek gaurko, egun guztirako. Hala, espero diren prezipitazio altuak kontuan hartuta, larrialdietako plana aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Uholde-arriskua iragarri dute, eta baliteke ibaiek gainezka egitea. Luiziak ere gerta litezke, eta errepidean arretaz gidatzeko eskatu dute.
Bihar ere eguraldi txarra egingo du, eta ibaien maila ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Krisi Mahaia gaur goizean bilduko da, gauean gertatutakoak aztertzeko eta iragarpenen arabera neurriak hartzeko. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, larrialdiko eta babes zibileko zerbitzuak (Ertzaintza, suhiltzaileak, udaltzaingoa…) ohartarazita daude eta URA ur agentziak, Euskalmetek eta foru aldundiak arrisku handieneko guneen inguruko jarraipena egingo du.
Ezagutu errepideen egoera trafikoa.net helbidean eta eguraldiaren iragarpena Euskalmeten.