Zumarragako Ospitalean ari dira kanpo kontsulten eraikin berriko oinarriak jartzen
Agerikoak dira jada Zumarragako Ospitalean kanpo kontsulten sarreraren parean egiten ari diren lanak. Kanpo kontsulten eraikin berria izango denaren eraikina altxatuko duten lur saila zulatu dute, eta burdin-hagekin lurrari eusten ari dira. Datorren urteko abendurako amaitu nahi dituzte lanak, 856 metro koadroko lur sailean 1.500 metro koadro izango dituen eraikina eraikiko dute; espazio hori guztia hiru solairutan banatuko dute. Osakidetzak emandako epeen arabera, 2015erako eraikina martxan egongo da. Gune berrian kokatuko dituzten espezialitateak ondoan izango dituzte dagozkien probak egiteko gelak.