Aisa euskara ikastaroa emango dute Legorretan
Legorretan bizi diren etorkinek euskara ikasteko ikastaro berezia izango dute. Aisa metodoarekin, lehen urratsak egin ahalko ditute. Abenduaren 9tik martxoaren 5era da, 60 ordukoa. Prezioa, 18,50 euro. Kultur etxean eman behar da izena (943 08 50 50).