Aitor Sarriegi Txapelketa Nagusiko finalean izango da
Aitor Sarriegik finalerako txartela lortu du, larunbateko saioaren ostean BECeko oholtzan nortzuk izango diren erabaki ostean. Oso justuan lortu ere, izan ere, Unai Agirreren puntu berdin-berdinak lortu baitzutuen: 1.362. Epaileek berdinketa kasu hauetarako erabiltzen duten irizpidea erabili zuten orduan: Bertsolari bakoitzaren finalaurreko lan guztien puntuazioen batura eginda, epaile gehiengoarentzat izan da Sarriegi Agirre baino hobea, beraz, Sarriegik lortu du finalerako azken txartela. Honenbestez, honakoak izango dira abenduaren 15ean BECen jokatuko den final handian:
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus 1.436,5
- Igor Elortza 1,425
- Sustrai Colina 1.401,5
- Beñat Gaztelumendi 1.392,5
- Aitor Mendiluze 1.383
- Unai Iturriaga 1.374
- Aitor Sarriegi 1.362