Errauskailuaren gaiak eztabaida sortu du Urretxun, osoko bilkuran
Egin berri da Urretxuko udaletxean azaroko osoko bilkura. Gai zerrendan aurreikusita zeuden puntu guztiak onartu ditu udalbatzak. Bilkura lasai joan da, baina erregu eta galderen atalean eztabaida sortu du hondakinen eta errauskailuaren gaiak PSE-EE eta Bilduko ordezkarien artean. Pasa den astean Urretxuko PSE-EE alderdiak Javier Martin ordezkariaren izenean errauskailuaren inguruan publiko egindako prentsa ohar bat izan zen eztabaidaren sorburua.