Ibai Alba hernaniarrak irabazi du Lazkaoko Antzar Krosa
Ibai Alba hernaniarrak irabazi du Lazkaoko XII. Antzar Krosa, atzo. jokatu zen. Denera 274 atleta lehiatu ziren, zazpi mailatan.
Gipuzkoako kros egutegiko bigarren proba puntuagarria zen. Nesketan Maider Unanue ordiziarrak irabazi du. Txindoki Atletismo Taldeak lau lasterketa irabazi ditu, horietatik hiru emakumezkoetan. Beteranoetan (35 urtetik gorakoak), Unai Señoran nagusitu zen, Jose Javier Cuadrado Karratu ordiziarraren aurretik.
Partaidetzari dagokionez, haur mailetan izan zen ugariena. Alebinetan 119 lagun, infantiletan 50 eta kadeteetan 30 lagun aritu ziren. Benjaminentzat kirol pistan egin zen saio ez lehiakorrera ere jende asko joan zen. Antzar Korrikalariak taldeak krosa «oso ondo» baloratu du.
Antzar Krosa 2013-12-1 sailkapenak