Jesus Mari Garmendiak irabazi du Ormaiztegiko odolki lehiaketa
Jesus Mari Garmendia ormaiztegiarrak irabazi zuen atzo Ormaiztegiko odolki lehiaketa. Odolkia osagaitzat duten plateren sukaldaritza lehiaketa, berriz, Karmele Dorronsoro eta Bittor Martin ama-semeek irabazi zuten. Gainontzeko sarituei dagokienez, Luis Juan Unanuak aurkezpen onenari saria irabazi zuen odolkiarekin egindako plateren lehiaketan. Odolki osagaien lehiaketan Maria Etxezarreta gabiriarra, Juanita Murgiondo mutiloarra, Rafaela Peñagarikano ormaiztegiarra eta Lesmes berrobitarra saritu zituzten. Etxezarretak perrexil eta oregano onenak aurkeztu zituen, Murgiondok tipula onenak, Peñagarikanok postu onena eta Lesmesek txerri onena.