Lazkaon Kanpandegi baserria eraitsi dute
Biribilgunea egiteko obren barruan, ostiralean goizean zehar bota zuen etxea hondeamakina batek Zubierreka aldean zegoen Kanpandegi baserria. Inguru hartan Lazkaoko herriguneko eta industrialdeko sarbide berria antolatuko dute, eta etxea zegoen tokian biribilgunea egingo dute. Lanak burutzen ari den Goraiki enpresa elkartearen hondeamakina batek ostiral goiza bakarrik behar izan zuen etxe historikoa hauts bihurtzeko. Etxea zaharra zen, 1570ean dagoeneko agirietan aipatzen baitzuten Zufiria Capaguindegui zeritzon etxe bat.