
Asteburuan Iparra eta Eduardo omendu dituzte Idiazabalen. Ostiralean mus txapelketa jokatu zuten Xume tabernan. 29 bikotek parte hartu zuten. Martin Mendizabal eta Aratz Urkia idiazabaldarrak nagusitu ziren. Larunbatean, mendi irteera, ekitaldia, bazkaria eta Fermin Balentziaren kontzertua egon ziren. Antolatzaileek «giro ona» azpimarratu dute.