Zelai Ariztiko aparkalekua itxi du udalak inpermeabilizatzeko
Zumarragako Udalak Zelai Arizti aparkalekua itxi zuen atzo. Aparkalekuan hezetasun arazoak daude aspaldi, eta horiek konpontzeko beste saiakera bat egingo du udalak. Iragazgaitza egiteko lanek aparkaleku osoari eragingo diotelako itxi dute lur azpiko aparkaleku osoa, bertako garaje itxiak barne. Barruko lanek irauten duten bitartean aparkalekua ezingo da erabili. Udaleko iturrien arabera, «abenduaren 12ra arte». Sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu du Zumarragako Udalak.