Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi sorta Goierrin
Eztabaidagarria izan liteke, akaso, herri batek berea duen hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko egun bat izatea, hizkuntza hori urtean zehar normaltasunez erabili beharrean. Hala, euskarak ere badu bere nazioarteko eguna, eta gaur da, abenduak 3. 1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna, euskara aldarrikatzeko, plazaratzeko, ospatzeko... Aldarrikapen horrekin bat egin dute Goierriko hainbat herritan, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Helburua, euskararen egun bakarra izan beharrean Euskaraz 365 egun aritzea.
Bideoa: Urretxu-Zumarragako Ikastolako FlashMob-aren entseguak
Eztabaidagarria izan liteke, akaso, herri batek berea duen hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko egun bat izatea, hizkuntza hori urtean zehar normaltasunez erabili beharrean. Hala, euskarak ere badu bere nazioarteko eguna, eta gaur da, abenduak 3. 1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna, euskara aldarrikatzeko, plazaratzeko, ospatzeko… Aldarrikapen horrekin bat egin dute Goierriko hainbat herritan, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Helburua, euskararen egun bakarra izan beharrean Euskaraz 365 egun aritzea.
Ordiziako Hitzaro elkartea da, adibidez, euskararen egunaren bueltan ekintzak antolatu dituenetako bat. Elkartetik jakinarazi dutenez, «urte osoan euskaraz bizi nahi dugunontzat eta euskaltzale garen guztiontzat egun garrantzitsua da, gurea delako». Gaurko eta urte urte guztian zehar antolatzen dituzten ekintzekin «euskaraz bizitzeko baldintzak» sortu nahi dituzte, eta horretarako «beharrezkoa da euskaltzaleon ekarpena».
Hala, euskararen eguna «kalean bizitzeko gonbitea» egin du Hitzarok, «urte osoa euskararen egun bihurtzeko».
Helburu hori buruan, Euskararen Astea egingo dute abenduaren 10era birtartean Ordizian, herriko ikastetxeek, hainbat eragilek eta udalak antolatuta. Aste honen barruan, gaur egingo duten Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoia nabarmendu dute. Emaneurre taldeak antolatuta, plaza nagusiaren bueltan egingo dute, eta ondoren sariak zozkatuko dituzte izena eman duten guztien artean –gaur ere eman ahalko da izena, 17:00etatik 18:30era, plazan–.
Mintzodromoan elkarrekin
Asteburuan Urretxun eta Zumarragan egin duten moduan, Beasainen eta Lazkaon gaur egingo dute Mintzodromoa. Euskaraz bizi direnak, euskara ikasten ari direnak, euskaldun zaharrak, gazteak, helduak, haurrak… denak elkartu eta ordu betez euskaraz aritzea da helburua. Talde txikitan elkartuko dira eta gai ezberdinen inguruan hitz egingo dute.
Hirugarren urtez jarraian egingo dute gaur Mintzodromoa Beasainen, egunerokoan euskara erabiltzen ez dutenak euskaraz egitera animatzeko, hala, «euskara erabiltzen dutenen sarea zabalduz». Horrez gain, urtean zehar euskaraz hitz egiten laguntzeko prest dauden pertsonak identifikatu nahi dituzte antolatzaileek. Beasaingo Udalak ere bat egin du Kontseiluaren deiarekin eta gaur balkoietan Euskaraz Bizi Nahi Dut dioten banderak jartzeko eskatu dute.
Eskualdeko ikastetxe ugarik ere egin dute bat Euskararen Nazioarteko Egunarekin, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte.
Ingudeak esku orria
Gaurko eguna aprobetxatuz, eskualdeko enpresa ugarik nazioartean euskararekin duten harremana hizpide izango dute gaur Goiekin. Euskararekin lotutako adibideak emango dituzte, eta ondoren Ingudea osatzen duten enpresek egin duten esku orria aurkeztuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.