P Parte-hartzea iazko bera izan da, baina iaz baino herritar gutxiagok parte hartu du Internet bidez
Pasa den azaroaren 28an Urretxuko udalak egin zuen osoko bilkuran eztabaida sortu zen errauste plantaren harira PSE-EE eta Bilduko ordezkarien artean. Gobernu taldeak zenbait gai leporatu zitzaizkiola ulertuta beharrezkoa iruditu zaio zenbait gauza argitzea. Hortik, prentsa ohar hau helarazi du Oihane Zabaleta alkateak, udal gobernuaren izenean, komunikabideetara
Eztabaidagarria izan liteke, akaso, herri batek berea duen hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko egun bat izatea, hizkuntza hori urtean zehar normaltasunez erabili beharrean. Hala, euskarak ere badu bere nazioarteko eguna, eta gaur da, abenduak 3. 1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna, euskara aldarrikatzeko, plazaratzeko, ospatzeko... Aldarrikapen horrekin bat egin dute Goierriko hainbat herritan, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Helburua, euskararen egun bakarra izan beharrean Euskaraz 365 egun aritzea.