Ataungo ludotekaren azken bilera gaur egingo dute
Ataungo Udalak gaur 17:00etan egingo du San Martingo ludotekari buruzko hirugarren eta azken bilera, herritarrekin. Udaletxeko batzar aretoan elkartuko dira, aurreko bi saioetan bezala. Haurren jolas-gela nolakoa izango den zehazten ari dira gurasoekin eta herritarrekin, parte-hartze prozesu batean. Batzarrean haurrak ere egongo dira, haien iritzia jaso ahal izateko. Udalak Graziñaberri etxe multzoaren behe batean kokatuko du ludoteka, Itten foru enpresarekin.