Beasaingo Udalak auzoetan hainbat berrikuntza egingo ditu
Beasaingo Udalak hainbat hobekuntza egin ditu eta egitekoak dira Astigarreta eta Matxinbenta auzoetan. Astigareta auzoan aldaketa dezente egingo dituzte. Batetik, ur biltegia handitzeko lanak egingo dituzte. 36metro karratu izango ditu ur biltegi berriak, alegia, egungoa baino (6 metro karratu) sei aldiz handiagoa izango da. Excavaciones Iturriozek egingo ditu lanak eta 37.958 euroko aurrekontua dute, beza barne. Bestalde, Olantxegi eta Etxeberri etxeetarako sarbidea ere hormigoituko du Udalak, ibilgailuentzako txukunago utziz. Lan hauek Elorga S.L. enpresak egingo ditu eta 13.745 euro kostako dira. Aipatu, obra hau egiteko 2.396 euroko dirulaguntza jaso du Udalak Goimen erakundetik.
Matxinbenta auzoan, berriz, auzolanean egin dute haurrentzako parke berria, pilotaleku estaliaren aurrean. Horretarako, gradak kendu eta lekua egin zaie haur parkeko elementuei. Segurtasun zorua jarri diote, esaterako. Lanak Azpeitiko Udalak koordinatu ditu eta 6.860 euro kosta da.