Eskaintza berriak Goen plazan
Izotz ondoko eguzkia lagun gustagarria zen atzo ere Ordiziako Plazan. Horixe izaten da feriaren kokagune nagusia, eta barazkiak, fruituak eta gazta hango produktu nagusienak. Beti Alai pilotaleku ingurua eta pareko arbolaria, berriz, jantzi saltzaileen gunea izaten da. Orain, herriko beste txoko bat ere gehitu beharrean gaude: Goen plaza edo ‘atzeko plaza’ esanez ezaguna dena, hain zuzen ere. Gune hortan lehendik zeuden bakailao eta urdaitegi produktuei beste bi postu gehitu zaizkie: Mañeko Gozogintza eta Naranjas Costa etxeetako produktuak eros daitezke joan zen asteaz geroztik.
Mañariatik astero etortzeko asmoa du Iratxe del Barco Muruak: «orain arte feria berezietara bakarrik etortzen ginen, eta erdi aroko ferietan ere ibiltzen gara; orain asterokoetan probatuko dugu». Familiako negozioa dute osaba-izebak egile: euskal pastelak, frutuekin egindako bizkotxoak, gazta tarta… eta ilobek dute saltzeko oharra. Erroskilak bertan frijitzen ditu, berezoen erakargarri.
Oraindik jendeak ez du plaza hartara joateko ohitura handirik, baina hartuko ote duen itxaropena ez dute galtzen.
Laranjei dagokionez berriz, Valentziatik zuzenean ekarriak eros daitezke hor bertan. Honi buruzko zehaztasun gehiago emango dugu datorren astean.
Gabonetako apaingarriak
Plaza Nagusian nabarmentzekoak onddoen kopuruaren merma, 10 kilo besterik ez aste honetan eta beste esne gorri, zizahori eta mendiko angula gutxi batzuk; garaia bukatutzat eman daiteke, orain udaberriko zizak noiz azalduko zain.
Berrikuntzei dagokionean, astero izango dugu orain zen gehitua, eta atzokoaz, Ponsetia edo Pazko lorea hasi denekoa esan daiteke, 5,5 eta 7 euro artean bakoitza. Oraingoz, ordea, Azanzaren postuan bakarrik ikusi dugu.
Bestalde, aurreratu aurtengo azken bi feriak asteartez egingo direla, izan ere Eguberri eta Urte berri asteazkenak direnez aurreratu egingo baitira. Gabonetako berezia berriz 24an izango da, Olentzero ere bisitan etortzeko moduan izango da.
- Aste honetako prezioak