Eskola garraioko langileek protesta egin dute bi asteetan, lan baldintzak hobetzeko eskatuz
Azken bi asteetan eskola garraioko langileek mobilizazioak egin dituzte euren lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Eusko Jaurlaritzak azpikontratatua duen Clece enpresak kudeatzen du Gipuzkoako eskola garraioa eta langilek aurrez zuten egoera are gehiago okertu da murrizketengatik. Eusko Jaurlaritzari esku har dezan eskatzen diote, Clecek hitzarmen duin bat sina dezan. Irudian, joan den astean Murumendi ikastetxearen aurrean eskola garraioko langileek egin zuten protesta